Yeray Alvarezen gaixotasuna
Josu Urrutia presidenteak eta Josean Lekue Zerbitzu Medikoen buruak adierazi dute prentsa agerraldian gaur abenduaren…
Josu Urrutia presidenteak eta Josean Lekue Zerbitzu Medikoen buruak adierazi dute prentsa agerraldian gaur abenduaren 23an Yeray Alvarez jokalariari tumore bat antzeman zaiola eskuin barrabilean eta hurrengo astean ebakuntza egingo diotela.
Jokalariak Athletic Cluben babes osoa duela azpimarratzeaz gain, presidenteak diskrezioa eta errespetua eskatu du Yeray Alvarezen intimitatearekiko.

