undefined

Sarrerak Ziprerako

Sarrerak Ziprerako

Apoel FC-k 1.100 sarrera bidali dizkio Athletic Clubari Apoel FC-Athletic Club norgehiagokarako.Partida hori ikusteko sarrerak…

Apoel FC-k 1.100 sarrera bidali dizkio Athletic Clubari Apoel FC-Athletic Club norgehiagokarako.

Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten Bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke otsailaren 6tik, astelehenetik, 10:00etatik, ostiralera arte, otsailaren 10rera arte, 10:00etara.

Beharrezko balitz, zozketa otsailaren 10ean, ostiralean, 12:00etan egingo litzateke.

Sarreren prezioa 35 eurotakoa da.

Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira astelehenean, otsailaren 13an, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.

Sarrerak hartzeko saridun Bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea. Halaber, bidai plangintza ere.