Sarrerak Valentziarako
Valencia CF-k taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio epea behin amaitu eta gero, inskribatu den…
Valencia CF-k taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio epea behin amaitu eta gero, inskribatu den bazkide kopurua eskaintzen ziren sarrerena baino txikiago izan denez, ez da zozketarik egongo eta apuntatu diren pertsonak guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute. Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean eta onuradun bazkideen txartel originalak aurkeztu.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira asteazkenean, otsailaren 15ean, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Soberako sarrerak publikoarentzat salduko dira ostegunean, otsailaren 16an, 10:30etatik 13:00etara eta 19:00etatik 21:05etara, bi sarrera pertsoneko.
Sarreren prezioa 12 eurotakoa da.
Sarrerak hartzeko saridun Bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea, honako formularioa erabiliz.

