undefined

Bertso Derbiaren IX edizioa ospatu da

Bertso Derbiaren IX edizioa ospatu da

Martxoaren 12an, igandearekin, Realak eta Athletic Clubek Anoetan jokatuko duten Ligako partidaren atarikoetan, martxoaren 10ean,…

Martxoaren 12an, igandearekin, Realak eta Athletic Clubek Anoetan jokatuko duten Ligako partidaren atarikoetan, martxoaren 10ean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Donostiako Antzoki Zaharrean hain zuzen ere, bertso saioa izan da.

Athletic eta Reala fundazioek gizalegezko futbol zaletasunaren alde egindako ahalegina da Bertso Derbia. Oraingo honetan Mikel Labaka Realeko jokalari ohia izan da ekitaldiaren aurkezlea eta gaiak jarri dizkie sei bertsolariei.

Athleticen aldetik Igor Elortza, Arrate Illaro eta Jon Maia ordezkariak izan dira eta Realaren aldetik Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maddalen Arzallus.

Athletic Cluben aldetik Yolanda Lazaro, Izaskun Kortajarena eta Javier Aldazabal batzakideak, eta Ricardo Mendiguren Fundazioaren zuzendaria egon dira. Real Sociedaden aldetik Nekane Soria kontseilaria, Andoni Iraola Fundazioaren zuzendaria eta Joseba Ibarburu, Fundazioaren ordezkaria.

Real Sociedad Fundazioak Bertso Derbiaren IX. Edizioa antolatu du Athletic Fundazioaren, Donostia Kulturaren eta Usandizaga Institutuaren Diseinu Grafiko Zikloaren laguntzarekin.

Bertso Derbia Athletic eta Reala fundazioek euskararen normaltasunaren alde urtean zehar egiten duten lanaren adierazgarri ere bada. Gure hizkuntza eta gure kulturarekiko konpromisoan sakontzeko balio du.

Anoetan ere bai

Derbiaren egunean bertan, martxoaren 12an, 11:00etatik aurrera Anoeta futbol zelaiaren atarian (8. atearen inguruan) saio jostaria egingo dute bertsolariek. Partida aurretik giroa berotzeko saioa izango da.