undefined

Garaikurra Sepp Maierrentzat San Mamesen

Garaikurra Sepp Maierrentzat San Mamesen

Sepp Maierrek, gure lehen taldeko teknikari eta jokalariak hotelean bisitatu ondoren, San Mames ezagutu zuen…

Sepp Maierrek, gure lehen taldeko teknikari eta jokalariak hotelean bisitatu ondoren, San Mames ezagutu zuen Union Deportiva Las Palmasen aurkako partida jokatu baino lehen. Gure aldagelak eta zelaiko beste toki batzuk ezagutu zituen eta norgehiagoka zuzenean palkotik ikusi ahal izan zuen.

Atsedenaldian San Mameseko zaleen txaloak entzun zituen, duela berrogeita lau urte jokalariz jantzita entzun zituen bezala. Oraingo honetan “One Club Man Award” saria Joxe Anjel Iribar eta Nico Meissner jokalari gaztearen eskutik jasotzean izan da. Garaikurra Alemaniarako bidean dago jada.