undefined

Bazkideek VIP Areako sarrerak erosteko azken aukera

Bazkideek VIP Areako sarrerak erosteko azken aukera

Maiatzaren 14an aurtengo denboraldiko azken partida jokatuko da San Mamesen eta Athletic Clubeko bazkideek aukera…

Maiatzaren 14an aurtengo denboraldiko azken partida jokatuko da San Mamesen eta Athletic Clubeko bazkideek aukera izango dute San Mames VIP Areako sarrerak erosteko (“Match Day”) prezio berezian. Erosketa egitean, bazkideak bere jesarlekuaren lagapena onartzen du eta klubak salgai ipini ahal izango du partida horretan.

Sarrerak Athletic Clubeko webgune ofizialean soilik erosi ahal izango dira, “Sarrerak” atalean “VIP Sarrerak bazkideentzat” sekzioan hain zuzen ere. Horretarako bazkide kodea eta dagokion PIN sartzea beharrezkoa izango da. Bazkideek VIP Arearako sarrerak erosi ahal izango dituzte partida hasi baino 48 ordu lehenagora arte.

Klubak ezarritako prezioa 60€an dago VIP sarrera bakoitzeko. Erosten den sarrera besterenezina da eta SMVAra sartzeko, sarrerarekin batera NAN eta bazkide karneta erakutsi beharko da.