undefined

Azken hasperenean heldu da garaipena

Azken hasperenean heldu da garaipena

Athletic Clubek 3 Rayo Vallecanok 2 Leiak partidako azken jokaldian lortutako golari esker, Joseba Agirreren…

Athletic Clubek 3 Rayo Vallecanok 2

Leiak partidako azken jokaldian lortutako golari esker, Joseba Agirreren taldeak hiru puntu gehitu ditu Rayo Vallecanoren aurrean. Damarisek lehena egin du; Nataliak vuelta eman dio markagailuari bere bi golekin; baina Irune Muruak eta Leiak beriro eraman dute garaipena zuri-gorrien aldera Lezaman jokatutako partidan.

Lehengo zatian, Athleticek hutsuneak aurkitu ditu eskiuneko alboan Aliciaren areara iristeko.Hala ere, lehen aukera nabarmena Marirena izan da zuri-gorriren atean, baina Ainhoak kornerrera bidali du baloia geldiketa on batez. Joseba Agirreren jokalariek korneren bidez arriskua eraman dute Rayoren areara. Horrela Damarisen gola iritsi da izkinatik Eunatek jarritako baloia errematatzerakoan. Azken unetan Azkonak aukera ona izan du, bigarren gola egiteko, baina Aliciak oinez aldendu du arriskua.

Atsedenaldiaren ostean egoera erabat aldatu da eta gol aukerarik onenak kanpokoek egin dituzte eta Natalia Pablosek penalti bat aprobetxatu du berdinketa egiteko. Zortzi minutu geroago, aurrelari madrildarrak baloi bat lapurtu du eta arearen barruan ez du barkatu. Zuri-gorrien erreakzioa berehala heldu da eta Irune Muruak area barruan partida berdindu du. Azkeneko unetan, Rayo Vallekanoko jokalari batek eskuz gelditu du baloia et epaileak penaltia adierazi du. Hamaika metrotik Vanesaren jaurtiketa Aliciak gelditu du, baina hor agertu da Leia garaipenaren gola egiteko.