undefined

ESHBI Athleticen sukaldari taldera batuko da

ESHBI Athleticen sukaldari taldera batuko da

Datorren 2017/2018 ikasturtean Bilbao Ostalaritza Goi Eskola Athleticen Sukaldari taldera batuko da partida egunetan, San…

Datorren 2017/2018 ikasturtean Bilbao Ostalaritza Goi Eskola Athleticen Sukaldari taldera batuko da partida egunetan, San Mames VIP Arean zerbitzuak emateko.

Athletic Clubek Bizkaiko sukaldaritza munduko erreferente izatea lortu duten sukaldari, elkarte, erakunde, ekoizle eta eskolak bildu nahi ditu San Mamesen. Bi denboraldi geroztik Michelin Izarra duten Bizkaiko jatetxeek proiektu honetan parte hartzen dute: Nerua Guggenheim Bilbao, Azurmendi (3*), Andra Mari, Etxanobe, Zarate, Zortziko eta Boroa esaterako San Mames VIP Arean partida egunetan zerbitzua prestatuz.

Datorren denboraldian, etorkizuneko ostalariak hezitzen dituen beste eragile gastronomikoa den Bilbao Ostalaritza Goi Eskolak parte hartuko du. ESHBI-ko irakasleak eta ikasleak, eskolaren filosofia jarraituz, zerbitzu mailan eta gastronomi mailan eskaintza berezia aurkeztuko dute San Mames VIP Area.

Erronka berri bat eta aukera paregabea eskolako ikasleentzat. Ikasleek partida eguneko zerbitzu ezaugarriak ezagutuko dituzte eta bezeroei eskolatik diseinatutako eskaintza aurkeztuko diete. Eskolako irakasleek formakuntza epearen zehar adierazitako jarrera, gaitasun eta trebetasunaren arabera Sukaldaritza zein Zerbitzu saileko ikasleak hautatuko dituzte. Zalantzarik gabe, beste motibazio bat eskolarentzat profesionalak sortzen jarraitzeko.

Gune berezi honetan, Athletic Clubek Bizkaiko sukaldaritzarentzat toki aparta sortu du Bizkaiko sukaldaritzaren topagune gastronomiko bihurtuz eta San Mames nazioarteko planteamendu gastronomiko berezi bezala nabarmenduz.
Kirol munduan erreferentzia izateko asmoa du San Mames VIP Areak, non futbola, pasioa, zaletasuna eta bikaintasun gastronomikoa batu diren; Athletic Clubek eta Bizkaiak adierazten dutena.