
Emakumezkoen taldea, Teresa Herreran
Emakumezkoen taldea, Teresa Herreran
Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak Teresa Herrera Garaikurraren bosgarren edizioa jokatuko du Deportivo Abancaren aurka abuztuaren…
Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak Teresa Herrera Garaikurraren bosgarren edizioa jokatuko du Deportivo Abancaren aurka abuztuaren 5ean, zehazteke dagoen ordutegian.
Iazko udan sortu zen Deportivo Abanca eta aurtengo denboraldian Bigarren Mailan aritu da, bigarren tokian amaituz. Gaur egun Galiziako jokalaririk onenak ditu (espainiar nazioarteko bi daude 19 eta 17 urte azpiko selekzioan, Nuria Rabano eta Tere Abelleira hurrenez hurren) eta beste bi nazioarteko Venezuelarekin, Gaby eta Kika. Uda ostean hasiko den denboraldirako Deportivok duen helburua LaLiga Iberdrolarako igoera fasean sartzea da. Teresa Herreraren iazko edizioan Deporrek Teresa Herrera Garaikurra irabazi zuen Vila-real 2-2 (penaltietan).
Athletic eta Depor Abanca 2016ko urriaren 22an Aurreraren txapelketan jokatu zuten, Gasteizen eta Athleticek 2-0 irabazi zuen.
Partida, gizonezkoen garaikurraren aurretik jokatuko da. Kasu horretan 72. edizioa izango da, udako txapelketarik beteranoena, eta Deportivok eta West Bromwich Albionek jokatuko dute.
