Lagunartekoa Brujasen
Athletic Clubek lagunarteko partida jokatuko du uztailaren 21ean, ostiralean, Club Brugge NV taldearen aurka 19:30ean…
Athletic Clubek lagunarteko partida jokatuko du uztailaren 21ean, ostiralean, Club Brugge NV taldearen aurka 19:30ean Brujaseko Jan Breydel Stadiumean.
Lagunartekoak, Brugse Metten lelopean, etxeko taldearen aurkezpen partida izango da. Azken edizioetan Bayern Leverkusen (2011) Borussia Dortmund (2012) Vfl Wolfsburg (2013) eta Girondins Bordeaux (2014) izan dira talde gonbidatuak. Halaber, 2015ean eta 2016an partida ez zen jokatu, Belgikako Superkoparekin kointziditu baitzuen.

