undefined

Europar fideltasuna: elkarrekin urrunago

Europar fideltasuna: elkarrekin urrunago

Europa Leagueko Multzoen fasera heltzeko azken play-off erabakigarria gainditu beharko du Athletic Clubek. Kanporaketa honen…

Europa Leagueko Multzoen fasera heltzeko azken play-off erabakigarria gainditu beharko du Athletic Clubek. Kanporaketa honen itzuliko partida Panathinaikos FC taldearen aurka, San Mamesen abuztuaren 24an, ostegunean 20:45ean, jokatuko da eta DOAKOA izango da bazkideontzat.

Aurreko kanporaketan iragarri genuen legez, Athletic Clubek, 2017-18 denboraldian, bere bazkideen fideltasuna saritu nahi du eta, bide batez, asistentzia estadiora sustatu hobari metatuez osaturiko sistema baten bitartez.

Euren jesarlekua okupatzen duten bazkideek aurreko sailkapen errondetan -eurek edota bazkide txartela lagata- %20ko deskontua pilatuko dute Multzoen Faseko sarrera edo abonuak erostean, sailkapena lortzekotan.

Athletic Club 32ko errondarako sailkatuko balitz, aurreko %20ko deskontuari beste %15eko deskontua gehituko litzaioke Multzoen Faseko partidetara joanez gero -edo bazkide txartela utziz gero-, hots, %35eko deskontua guztira.

Hurrengo errondetako hobariei dagokienez, arestian aipaturiko deskontuari %2,50eko deskontua gehituko litzaioke kanporaketako.

Hobarien sistema honen adibide gisa, 25€ balio duten Multzoen Faseko sarrerek, deskontua duten pertsonentzako %20ko deskontua edukiko lukete, 20€ alegia eta 45€ko bonuek 36€an geratuko lirateke, hau da 12€ europar partidako.

*Deskontuen jabe izateko eta, aldi berean, pilatzen joateko beharrezkoa da bazkideek euren jesarlekuak partida guztietan bete ditzaten.