Sarrerak Las Palmaserako
UD Las Palmasek 400 sarrera ezarri dizkio Athletic Clubari UD Las Palmas-Athletic Club norgehiagokarako. Partida…
UD Las Palmasek 400 sarrera ezarri dizkio Athletic Clubari UD Las Palmas-Athletic Club norgehiagokarako.
Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten bazkideek klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke irailaren 7tik, osteguna, 10:00etatik, astelehenararte, irailak 11, 10:00etara.
Beharrezko balitz, zozketa irailaren 11an, astelehenean, 12:00etan egingo litzateke.
Sarreren prezioa 38 eurokoa da.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira asteartean, irailak 12an, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Sarrerak hartzeko saridun Bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea.

