Dena prest Berlinen jokatzeko
Dena prest dago Berlinen UEFA Europa Leagueren Multzoen Faseko lehen jardunaldiari dagokion partida, Hertha BSC…
Dena prest dago Berlinen UEFA Europa Leagueren Multzoen Faseko lehen jardunaldiari dagokion partida, Hertha BSC eta Athletic Cluben artekoa (21:05-Olympiastadion, Ivan Kruzliak -SVK-, BeIN Sport).
Irailaren 14an, ostegunean, UEFAren arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da Olympiastadionean, Myrsini Psarropoulou UEFAko delegatu greziarraren agindupean.
Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Bigarren janzkerarekin jantziko da gure taldea, kamiseta beltza eta prakak grisak eta atezainak orlegiz joango dira. Hertha BSC taldearen aldetik kamiseta zuri-urdina, eta prakak eta galtzerdiak urdinak izango dira. Atezainei dagokienez, horiz jantziko dira.
Zelaian 25.000 ikusle inguru egongo dira, hauetatik 800 zale zuri-gorri. Zerua lainoturik dago Berlinen, 15 graduko hozberoarekin, 12 espero badira partidaren ordurako.

