undefined

Emaitza gogorra partida zail batean

Emaitza gogorra partida zail batean

Atletico Madrilek 6 Athletic Clubek 0Athleticek ezin izan du garaipenaren bideaan jarraitu eta Ligako lehen…

Atletico Madrilek 6 Athletic Clubek 0


Athleticek ezin izan du garaipenaren bideaan jarraitu eta Ligako lehen porrota jaso du Liga-txapeldunaren etxean. Lehen zatian lortutako bi golek eta bigarreneko lauek, garaipena eman die etxekoei. Atletico Madrilek, FC Bartzelonarekin batera orain arte ez du porrota ezagutzen; kataluniarrak datorren igandeko arerioa izango dira Lezaman hain zuzen.

Lehendabiziko minutuetan ez da sortu gol aukerarik. Halere, madrildarrek 15. minutuan lehen gola erdetsi dute: Amanda San Pedrok eskuinetik erdiratu eta Ludmilak sarera bidali du baloia. Erreakziorako denborarik gabe, Jucinarak bigarrena egin du: Ludmilak baloia utzi dio area barruan, eta bete-betean jo du baloia Ainhoa ganditzeko.

Atsedenaldiaren ostean, Joseba Agirrek Maite Oroz sartu da zelai erdian. Hala eta guztiz ere, arriskurik ez da sortu Lola Gallardo atezain aurkariaren atean. 71. minutura arte: Nekaneren burukada barrura sartu da, baina epailearen arabera zuri-gorria jokoz kanpo zegoen. Ordurarte madrildarrek beste lau gol egin dituzte: Meseguer, Ángela Sosa, Soni eta Ludmila etxeko golegileak izan dira bigarren zatian.