undefined

Ohiko Batzar Nagusia

Ohiko Batzar Nagusia

BABES HANDIA KUDEAKETARIJosu Urrutia buru den Zuzendaritza Batzak deitutako zazpigarren Ohiko Batzar Nagusia Euskalduna Jauregian…

BABES HANDIA KUDEAKETARI

Josu Urrutia buru den Zuzendaritza Batzak deitutako zazpigarren Ohiko Batzar Nagusia Euskalduna Jauregian atzo ospatu zen eta, beste urtebetez, bai 2016/17 aurreko denboraldiaren Urteko Kontuak eta Kudeaketa bai 2017/18 ekitaldi ekonomikorako Aurrekontua bazkide konpromisarioen gehiengo zabal batez onarpena lortu zuten.

Hain zuzen ere, bi bozketa hauek, eguneko gai-zerrendaren lehenengo bi puntuei zegozkienak, hurrengo aldeko gehiengoak izan zituen:

• Zuzendaritza Batzako Urteko Kontuak eta Kudeaketa

Bai: 563
Ez: 121
Zuriz: 23
Baliogabeak: 5
Guztira: 712

• 2017/18 ekitaldi ekonomikorako Aurrekontua

Bai: 569
Ez: 116
Zuriz: 18
Baliogabeak: 8
Guztira: 711

“ARDURA ETA KONPROMISOA”

Ongietorriko agurraren ostean, Josu Urrutiak batzarrean zeudenei hitz egin zien eta bere Zuzendaritza Batzan izaniko funtsezko kontzeptuetako bati buruz aritu zen hitzaldian: baterako arduraren ideia. Presidenteak, hiru kudeaketa esparru nagusiak -kirola, ekonomia eta soziala- haien artean estuki lotuta dagoen egoera deskribatu zuen. “Zuzendaritza Batzak hartutako erabaki guztiak ekonomiko, kirol eta identitatearen osagaiez beteta daude, bereizten gaituen egiteko modu batez, ibilitako bidea markatzen duena eta ibiltzen segitu nahi duguna”. Erabaki guztiak bat egiten zituena ere azpimarratu zuen, hau da, Batzak duen ardura.

Jarraian, Josu Urrutiak ardura hori izateko arrazoian sakondu zuen familia zuri-gorriaren ordezkari bakoitzean ardura sortzeko moduari buruzko gogoetaren bitartez. Gogora ekarri zuenez, guztietan, bakoitzak bere bizipen pertsonalarekin, abiapuntu komun bat dago; izan ere, paregabeko Kluba eta haren filosofiarengatik bakarra den Athleticenganako lotura betirako jada finkatzen da. Eta lotura hori jarrera kontsekuente batez lagunduta egon behar duela defendatu zuen. “Desberdinak izan gaitezke erabakien koktelera barruan gainerakoek sartzen ez dituzten beste osagai batzuk benetan sartuz gero eta erabakitzeko ausartak izanez gero”. Presidentearen arabera, osagai nagusia Athletic Clubenganako ardura izan beharko luke, haren ideiarekin: “Apustu bat gara; eta mirari bat; eta babesa eman behar diogu”.
“Bakoitzaren zeregina da ardura hori barneratzea, bai eta gauzatzea ere”.

AZALPEN EKONOMIKOAK ETA SOLDATA-MUGA

Alberto Uribe-echevarria kontulariak kontuei eta aurrekontuari buruzko azalpenak eta argibideak eskaini zituen. Sail desberdinak banakatzeaz gain, 21 milioi euroko superabita ez ezik, ondoz ondoko zazpigarren urtez eta salbuespenik gabe kanpo ikuskaritzaren aldeko txostenari dagozkion xehetasunen ekarpena ere egin zuen. 2011n Zuzendaritza Batza hau heldu zenetik, entitatearen diru-kutxa 4 milioi euroko defizita izatetik 145 milioiko superabit pilatua izatera pasatu da.
Gaizki deitu duten soldata-mugari dagokionez, kontulariak baieztatu zuenez, Klubak ez du inolako eragozpen ekonomikorik LaLigaren aldetik bere ardurako kudeaketa burutzeko.

Azkenik, Uribe-echeverriak baieztatu zuenez, joera sozialeko zenbait neurriei jarraipena emanez -tartean europar abonuak edota UEFAren kanporaketengatik metatze-deskontuak-, bazkideen kuotak beste denboraldi batez bere horretan utziko dituzte.

GAI-ZERRENDAREN LAUGARREN PUNTUA

Gai-zerrendaren laugarren puntuan sartutako eskaria betez, batzarrak bere botoa eman zuen Zuzendaritza Batzak batzarreko gai-zerrendaren barruan puntuak sartzeko “sinaduraren kontzeptuaren” gainean estatutuetan egiten den interpretazioaren zuzenketa egin dezan.

Batzarrak aipatutako eskaria atzera bota zuen Klubako estatutuek eskatzen duten bi herenak lortu ez zirelako.

Bozketaren emaitza hauxe izan zen:

Bai: 264
Ez: 388
Zuriz: 38
Baliogabeak: 9
Guztira: 699