undefined

Dena prest Ostersunden jokatzeko

Dena prest Ostersunden jokatzeko

Dena prest dago Ostersunden UEFA Europa Leagueren Multzoen Faseko hirugarren jardunaldiari dagokion partida, Ostersunds FK…

Dena prest dago Ostersunden UEFA Europa Leagueren Multzoen Faseko hirugarren jardunaldiari dagokion partida, Ostersunds FK eta Athletic Cluben artekoa (19:00-Jämtkraft Arena, Istvan Kovacs -ROM-, BeIN Sport).

Urriaren 19an, ostegunean, UEFAren arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da Jämtkraft Arenan, David Pugh UEFAko delegatu ingelesaren agindupean.

Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Beltzez jantziko da gure taldea eta atezainak urdinez joango dira. Ostersunds FK taldearen aldetik kamiseta, prakak eta galtzerdiak zuriak izango dira. Atezainei dagokienez, orlegiz jantziko dira. Janzkera hauek errepikatuko dira San Mamesen azaroaren 2an jokatuko den partidan, UEFAk horrela erabakita.

Zelaian 7.750 ikusle inguru egongo dira, hauetatik 220 zale zuri-gorri. Zerua garbi dago Ostersunden, 2 graduko hozberoarekin. Antzekoak espero dira partidaren ordurako.