undefined

UEL: Lan saio ofizialak

UEL: Lan saio ofizialak

Athletic Clubek eta Östersunds FK taldeak azken lan saioak egin dituzte azaroaren 1ean, asteazkenean, Lezaman…

Athletic Clubek eta Östersunds FK taldeak azken lan saioak egin dituzte azaroaren 1ean, asteazkenean, Lezaman eta San Mamesen hurrenez hurren, azaroaren 2an UEFA Europa Leagueren Multzoen Faseko laugarren jardunaldiari dagokion partida jokatu baino lehen.

Halaber, talde bietako entrenatzaileek (Jose Angel Zigandak eta Graham Potter) prentsaurreko bana eskaini dute Lezaman eta San Mamesen, Iñaki Williams eta ÖFK taldeko Nouri jokalariarekin batera, hurrenez hurren.