undefined

Josu Urrutiarekin solasaldiak

Josu Urrutiarekin solasaldiak

Athletic Clubeko bazkideek Josu Urrutia Klubeko presidentearekin gaurkotasun zuri-gorriaren gaiei buruz solas egiteko aukera izango…

Athletic Clubeko bazkideek Josu Urrutia Klubeko presidentearekin gaurkotasun zuri-gorriaren gaiei buruz solas egiteko aukera izango dute Ibaiganen bilakatuko diren bi solasaldietan datorren azaroaren 14an, asteartean:

A aukera: 9:00etatik 10:00etara.

B aukera: 19:00etatik 20:00etara.

Bazkide interesdunek bere izena eman dezakete azaroaren 9a baino lehen, osteguna, 19:00etara arte, Bazkideen Txokoan, JOSU URRUTIAREKIN SOLASALDIAK atalean.

Lekua hogei pertsonentzat mugatua dago, beraz, izenemateen kopurua handiagoa izanez gero, zozketa egingo da. Azaroaren 10ean, ostirala, zozketaren arabera web orrialdean bazkideen zenbakien zerrenda kaleratuko da.

Ekimen honek jarraitzeko asmoa dauka, hortaz, hurrengo solasaldien datak dagokionean ezagutzera emango dira Klubeko web orrialdean.

Solasaldi hauetara joateko eskubidea bazkidea berarentzako da eta ezin zaio beste pertsona bati eman. Hau dela eta, NANa aurkeztea eskatuko du Klubak.