undefined

Bi gol garaipenaren bidea berreskuratzeko

Bi gol garaipenaren bidea berreskuratzeko

Real Betisek 1 Athletic Clubek 2Yulema Corresen eta Erika Vazquezen golek garaipen berria eman zioten…

Real Betisek 1 Athletic Clubek 2


Yulema Corresen eta Erika Vazquezen golek garaipen berria eman zioten Joseba Agirreren taldeari Lezamatik urrun. Zuri-gorriak lehen zatian aurreratu ziren markagailuan eta bigarrenean, Real Betisek partida kontrolaturik zeukanean Erikaren gola iritzi zen. Partida bukatzeko hamar minuturik ezean, Yaizaren golak andaluziarrak berriro sartu zituen partidan. Hala ere, Athleticek sufritzen jakin zuen Lezamara garaipen berriarekin itzultzeko.

Lehen zatian zuri-gorriek baloiaren jabetza izan zuten eta gol aukerarik onena, Joseba Agirreren taldearenak izan ziren. Lehena 6. minutuan heldu zen, Erikak barne pasea eman zion Yulemari eta gasteitarraz Miriamen aurrean azaldu zen, baina etxeko atezainak gola saihestu zuen. Sei minutu geroago, Joana Flaviano areatik kanpoko jaurtiketa batez saiatu zen. 17an, falta jaurtiketa batean, Nekanek buruz luzatu zuen baloia eta bigarren zutoinan Yulema agertu zen lehen gola egiteko.

Bigarren zatian, Betisek berdinketaren gola bilatu zuen eta zuri-gorriek asko sufritu zuten abantaila mantentzeko. Erikak, ezker albotik jokaldi pertsonala eginez etxeko atezainari lehen zutoinetik sartu zion baloia ustekabean harrapatuz. Bi minutu geroago Yaizak abantaila murriztu zuen.