undefined

Viña Pomal, Athletic Cluben ardo ofizial berria

Viña Pomal, Athletic Cluben ardo ofizial berria

Athletic Clubek eta Viña Pomal ardoak, Bodegas Bilbainas upategiko ardo adierazgarriena eta Errioxako ardo tradizionalaren…

Athletic Clubek eta Viña Pomal ardoak, Bodegas Bilbainas upategiko ardo adierazgarriena eta Errioxako ardo tradizionalaren estilo klasikoa mantendu duena, lankidetza-akordio bat sinatu dute, Bilborekin daukaten lotura sendotuz. Erakunde biek daukate mendea beteta dagoeneko; 1898 eta 1901ekoak dira, hurrenez hurren, eta akordio honen bidez beren jatorri era hurbileko inguruarekiko konpromisoa eta beren lanarengatiko pasioa berretsi nahi dituzte.

Lankidetza-hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du eta, horren bidez, Viña Pomal klub zuri-gorriaren ardo ofizial bihurtuko da. Horregatik, upategiak bi ardo berezi sortu ditu akordio horren harira. Azaroaren amaieran egingo dute aurkezpena: Viña Pomal Erreserba Athletic Club edizioa eta Viña Pomal Kriantza Athletic Club edizioa.