undefined

Dena prest Hertha BSC-ren aurka jokatzeko

Dena prest Hertha BSC-ren aurka jokatzeko

Dena prest dago San Mamesen Athletic Club-Hertha BSC UEFA Europa Leagueren Multzoen Faseko bosgarren jardunaldiari…

Dena prest dago San Mamesen Athletic Club-Hertha BSC UEFA Europa Leagueren Multzoen Faseko bosgarren jardunaldiari dagokion partidarako (19:00, Paolo Tagliavento -ITA- San Mames, BeIN Sports).

Azaroaren 23an, ostegunean, UEFAren arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Mamesen, Scott Struthers UEFAko delegatu eskoziarraren agindupean.

Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehen janzkera eramango dugu eta atezainak elastiko, praka eta galtzerdi orlegiz joango dira.

Hertha BSC taldearen aldetik kamiseta urdin iluna, praka zuriak eta galtzerdi urdinak izango dira. Atezainei dagokienez, horiz jantziko dira.

Zelaian 2.700 zale alemaniar inguru egongo dira. Zerua garbi Bilbon eta 20 graduko hozberoa, partidaren ordurako 17 espero badira ere.

Klubeko ordezkaritzak bazkari instituzionala izango du Ibaiganen Hertha BSC taldeko ordezkariekin eta UEFAko delegatuarekin azaroaren 23an bertan.