Nahi eta ezin
Levante UD-k 3 Athletic Clubek 2Charlynek lehen zatian lortutako hiru golek garaipena eman diote Levanteri,…
Levante UD-k 3 Athletic Clubek 2
Charlynek lehen zatian lortutako hiru golek garaipena eman diote Levanteri, eta Joseba Agirreren taldeak ezin izan du puntu bat lortu Levante UDren kontra. Nekanek eta V. Gimbertek zurigorrien golak egiz dituzte. Galdu arren, Athletic hirugarrena da oraindik sailkapenean, eta igandean Zaragoza CFFren bisita izango dute Lezaman.
Lehen zatian Charlyn mexikarra partidaren protagonista nagusia suertatu da, berak izandako hiru gol aukerak gauzatu dituelako. Partidaren estraineko aukerak zuri-gorrin aldekoak izan dira, baina etxekoek, 15. minutuan, lehendabiziko gola egin dute. Area kanpoko jaurtiketa batez Charlynek bere lehen gola erdietsi du. Athleticek ez du errekaziorako aukerarik izan, eta bost minutu beranduago, Alharillaren pasea jaso du bigarrena egiteko. Azkenik, 31. minutuan, abantaila areagotu du defentsan izandako akatsa baliatuz.
Hortik aurrera, Athleticek vuelta ematea bilatu zuen, eta 38.minutuan Nekanek, buruz, eskerretik bidalitako erdiraketa errematatu du. Bigarren zatian zuri-gorriak jaun eta jabe izan dira zelaian zeharo. 77. minutuan Vanesa Gimbert-en golak Levanteren abantaila arriskuan jarri du baina saririk gabe bukaeran. Etxekoak ez dira hurbildu Ainhoaren ateraino, baina berdinketaren gola ez da posible izan zurigorrientzako.

