undefined

Athletic Clubeko espedizioa Sevillan dago

Athletic Clubeko espedizioa Sevillan dago

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Sevillan dago, abenduaren 22an, ostiralean, 19:30ean, bertako Real Betis Balompie…

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Sevillan dago, abenduaren 22an, ostiralean, 19:30ean, bertako Real Betis Balompie taldearen aurka Ligako hamazazpigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko.

Zuri-gorriek charter hegaldiaz abiatu dira 19:05ean eta 20:25ean Sevillako aireportura heldu dira. Hortik klubeko autobusez NH Collection Hotelera abiatu dira afaltzeko. Lehenago, De Marcos, Lekue eta Rico jokalariek autografoak sinatuko dituzte zale zurigorrientzat.

Josu Urrutia presidentea, Javier Aldazabal, Ramon Alkorta, Izaskun Larrieta, Silvia Muriel eta Ignacio Palacios-Huerta batzakideak eta Jose Angel Iribar Presidentetzaren ondokoa espedizio buru izan dira.

Zerua garbi eta 16 graduko hozberoa dago Sevillan.