undefined

Genuine Ligaren bigarren jardunaldia

Genuine Ligaren bigarren jardunaldia

Athletic Club Fundazioaren Genuine Ligan diharduen taldeak lehiaketako bigarren jardunaldia jokatuko du urtarrilaren 20an eta…

Athletic Club Fundazioaren Genuine Ligan diharduen taldeak lehiaketako bigarren jardunaldia jokatuko du urtarrilaren 20an eta 21ean.

Ohikoa den legez, jardunaldiko partidak egoitza berberean jokatzen dira. Oraingo honetan Tarragona izan da aukeratutako herrialdea eta partidak Saloun jokatuko dira.

Gure taldearen egutegiari dagokionez, urtarrilaren 20an, larunbatean, Kordoba CF taldearen aurka jokatuko du 12:00etan eta CA Osasunaren aurka 18:00etan. Azkenik, igandean, urtarrilaren 21ean, 10:00etan, SD Huesca izango da arerioa.

Ikusi ondoko loturetan taldearen bidaiaren irudiak eta LaLigak Tarragonako Nasticen Nou Estadin antolaturiko harrera-jaiaren testigantza.


Emaitzak:

Athletic Club 2 Córdoba 2

Athletic Club 1 Osasuna 3

Huesca 2 Athletic Club 0