Sarrerak Gironarako
Girona FC-k 306 sarrera gorde dio Athletic Clubari Girona FC – Athletic Club norgehiagokarako.Partida hori…
Girona FC-k 306 sarrera gorde dio Athletic Clubari Girona FC – Athletic Club norgehiagokarako.
Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten Bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke urtarrilaren 26tik, ostirala, 10:00etatik, astelehenararte, urtarrilak 29, 10:00etara.
Beharrezko balitz, zozketa urtarrilaren 29an, astelehenean, 12:00etan egingo litzateke.
Sarreren prezioa 40 eurotakoa da.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira asteartean, urtarrilaren 30n, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Sarrerak hartzeko saridun Bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea. Halaber bidai plangintza ere.

