
Athletic esku hutsik itzuli da Huelvatik
Athletic esku hutsik itzuli da Huelvatik
Sporting Clubek 1 – Athletic Clubek 0 Bigarren zatian Francisca Larak eginiko gol bat nahikoa…
Sporting Clubek 1 – Athletic Clubek 0
Bigarren zatian Francisca Larak eginiko gol bat nahikoa izan da Sportig Huelvak hiru puntuak eskuratzeko.
Lehen zatia parekatua izan da eta gol aukera gutxi eman dizkiote Athleticek eta Huelvak aurkariari. Zelai erdiko jokoa nagusitu da eta zuri-gorriek haizearen eragina aprobetxatuz partidako kontrola izan dute. Atsedelandira heldu aurretik partida egon den gol aukera bakarra, Joseba Agirreren taldeak izan du, baina Jone Ibañezen errematea kanpora joan da.
Bigarren zatian haizeak kontrako aldetik jo du Athleticentzat, dena den Huelvakoek ez dute gol aukerarik izan gola heldu arte, neurketa bukatzeko 15 minutu falta zelarik. Mbelek jokaldia hasi du eskuinaldetik, Analuri eman dio baloia eta honen pasea Francisca Larak aprobetxatu du gola egiteko. Golaren ostean zuri-gorriek berdinketaren bila joan dira baina partidak ez du erritmo bizia hartu eta puntuak etxean geratu dira.
