undefined

Iñigo Martinez jokalaria fitxatu du Athletic Clubek

Iñigo Martinez jokalaria fitxatu du Athletic Clubek

Iñigo Martinez Berridi fitxatu du Athletic Clubek, Real Sociedad KEA-tik datorren jokalaria, aldebakarreko kontratu deuseztapena…

Iñigo Martinez Berridi fitxatu du Athletic Clubek, Real Sociedad KEA-tik datorren jokalaria, aldebakarreko kontratu deuseztapena gauzatzeko bere deuseztatze klausulari zegokion 32 milioi euroko kopurua ordaindu eta gero.

Jokalariak gure klubarekin kontratua sinatu du 2023ko ekainaren 30era arte eta deuseztatze klausula 80 milioi eurokoa izango da.

Jokalariaren aurkezpena urtarrilaren 30ean, asteartean, 19:00etan San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan.