undefined

Azken lan saioa Moskun

Azken lan saioa Moskun

Athletic Clubeko lehen taldeak azken lan saioa egin du Moskuko Spartak Stadionean otsailaren 14an, asteazkenean,…

Athletic Clubeko lehen taldeak azken lan saioa egin du Moskuko Spartak Stadionean otsailaren 14an, asteazkenean, 18:30etatik aurrera, FC Spartak Moskva taldearen aurka UEL-ko 32ko Errondaren joaneko partida otsailaren 15ean, ostegunean, 21:00etan (19:00etan Bilbon) jokatu baino lehen.

Ordubeteko lan saioa hasi aurretik, Jose Angel Ziganda entrenatzaileak eta Aritz Aduriz jokalariak prentsaurrekoa eskaini dute.

Bestalde, klubeko ordezkaritzak bazkari instituzionala egingo du FC Spartak taldeko ordezkariekin eta UEFAko delegatuarekin otsailaren 22an, ostegunean, 13:00etan.