undefined

Dena prest FC Spartaken aurka jokatzeko

Dena prest FC Spartaken aurka jokatzeko

Dena prest dago San Mamesen Athletic Club-FC Spartak UEFA Europa Leagueren 32ko Errondaren itzulikoari dagokion…

Dena prest dago San Mamesen Athletic Club-FC Spartak UEFA Europa Leagueren 32ko Errondaren itzulikoari dagokion partidarako (21:05, Tobias Stieler -GER- San Mames, BeIN Sports).

Otsailaren 22an, ostegunean, UEFAren arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Mamesen, Jan Willem Van Dop UEFAko delegatu herbeheretarraren agindupean.

Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik beltzez jantziko gara eta atezainak elastiko, praka eta galtzerdi urdinez joango dira.

FC Spartak taldearen aldetik janzkera zuria erabiliko dute. Atezainei dagokienez, orlegiz jantziko dira.

Zelaian 2.100 zale errusiar inguru egongo dira. Zerua garbi Bilbon eta 8 graduko hozberoa, partidaren ordurako 4 espero badira ere.

Klubeko ordezkaritzak bazkari instituzionala izango du Ibaiganen FC Spartak taldeko ordezkariekin eta UEFAko delegatuarekin otsailaren 22an bertan.