
Nahiz eta lehen gola egin, ezin irabazi
Nahiz eta lehen gola egin, ezin irabazi
Athletic Clubek 2 Madrid CFF-ek 3Hasiera ona eta gol aukerak izan ditu Joseba Agirreren taldeak….
Athletic Clubek 2 Madrid CFF-ek 3
Hasiera ona eta gol aukerak izan ditu Joseba Agirreren taldeak. Hala ere, Jadek madrildarrak Athletic ustekabean harrapatzeko asmoarekin etorri direla abisatu du. Atsedelnaldira iristeko hamar minutu falta direnean, Eunatek ezkerretik erdiratu du, Yulemak errematatu, eta aldaratzea Nekaneri iritsi zaio zuri-gorrien gola egiteko.
Bigarren zatian, madrildarrek neurketa berdindu dute berehala, Sarayek arearen izkinetatik bota du baloia eta Ainhoaren eskuairatik sartu da. Erika Vazquezek bigarrena egiteko aukerarik onena izan du hurrengo jokalarian, baina errematea kanpora joan da. Barkatu ez duena Saray izan da eta lehen golaren antzeko eran, bisitarien bigarrena egin du. Luzapenean, Geysek hirugarrena egin du; nahiz eta denborarik ez geratu, zuri-gorriek ez dituzte eskuak jaitsi eta Yulemak madrildarren abantaila murriztu du azken momentuan.
