Sarrerak Marseillarako
Olympique de Marsella-k Athletic Clubari adierazi dio Olympique de Marsella – Athletic Club norgehiagokarako sarreren…
Olympique de Marsella-k Athletic Clubari adierazi dio Olympique de Marsella – Athletic Club norgehiagokarako sarreren prezioa 20 eurotakoa izango dela.
Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten Bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke otsailaren 26tik, astelehena, 12:00etatik, ostiraleararte, martxoak 2, 10:00etara.
Beharrezko balitz, zozketa martxoaren 2an, ostiralean, 12:00etan egingo litzateke.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira asteazkenean, martxoaren 5ean, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Sarrerak hartzeko saridun Bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea. Halaber bidai plangintza ere.

