undefined

Marsellako Poliziaren aholkuak

Marsellako Poliziaren aholkuak

Marsellako Poliziak jakinarazi dizkio Athletic Clubi frantziar hirira bidaiatuko duten zale zuri-gorrientzako baldintzak:-Sarrera autobusetan ahalbidetuko…

Marsellako Poliziak jakinarazi dizkio Athletic Clubi frantziar hirira bidaiatuko duten zale zuri-gorrientzako baldintzak:

-Sarrera autobusetan ahalbidetuko da soilik, ez autobus txikietan ezta kotxetan ere.

-Topagunea “Lancon de Provence” izeneko errepidea da, partidaren egunean, martxoaren 8an, 16:00etan. Autobusak Poliziaren babesa izango dute stadiumerako bidean.

-Stadiumean debekaturik egongo diren gauzak, esanguratsuenak aipatze aldera, megafonoak, danborrak eta banderetako makilak izango dira.

Bestalde, aste honetako europar partida guztietan minutu bateko isilunea gordeko da hil berri den Davide Astori, ACF Fiorentinaren jokalariaren omenez.