
2018-19 denboraldiko VIP abonuen kontratazioa
2018-19 denboraldiko VIP abonuen kontratazioa
Gaur, martxoak 13, 2018-19 denboraldirako VIP Abonuen kontrataziorako epea zabaldu da. San Mames VIP Areak…
Gaur, martxoak 13, 2018-19 denboraldirako VIP Abonuen kontrataziorako epea zabaldu da.
San Mames VIP Areak dituen besaulkiak, harmaila nagusiaren, iparraldearen eta ekialdearen erdialdeko eraztunean daude. San Mames VIP Areako Abonuari esker, partidarekin, atarikoarekin eta neurketaren inguruko xehetasun guztiekin disfrutatzeko aukera izango duzu. Espazio honek eskaintzen dituen erosotasun guztiekin, gozatu futbol partida batetik haratago doan esperientziaz.
VIP Abonuarekin, besteak beste, honakoaz gozatu ahal izango duzu:
Partidaren atarian, ordu t’erdi lehenago sartu eta norgehiagoka amaitu eta ordu betera arte egon zaitezke bertan.
– Zerbitzu gastronomikoa eskaintzen dute Bizkaiko Michelin izarrak dituzten sukaldariek.
– Neurketa zuzenean bizitzeaz gain, errepikapenak eta xehetasun guztiak jarraitzeko pantailak daude.
– VIP Palkoko eta besaulkietako erabiltzaileek partekatzen dituzten gune guztietara sarbidea.
– Wifia.
– San Mameseko dendara aparteko sarrera.
– Lau VIP Abonurekin, aparkalekua kontratatzeko aukera ere badago.
Abonu honekin gainera, denboraldian zehar hainbat eta hainbat eskaintzaz gozatzeko aukera ere izango duzu.
Ezagutu San Mames VIP Area barrutik eta ezagutu estadioak dituen txoko guztiak.: [email protected] – 946 854 180
San Mamesen partida bat ikustea zoragarria bada, lau ordutik gorako esperientziaz gozatzea, beste kontu bat da.
