undefined

Indarkeriaren aurkako konpromisoari eusten dio Athleticek

Indarkeriaren aurkako konpromisoari eusten dio Athleticek

Athletic Clubek futbolaren inguruko indarkeria errotik kentzeko duen konpromisoa errepikatu nahi du. Aipatutako indarkeria onartezina…

Athletic Clubek futbolaren inguruko indarkeria errotik kentzeko duen konpromisoa errepikatu nahi du. Aipatutako indarkeria onartezina da eta partaide diren eragile guztiei hura eragozteko beharrezko neurriak hartzea dagokie. Hori dela eta, Athletic Clubek, bere eskuduntzen barruan, instituzio guztiekin lanean segituko du horrela izan dadin, asmo horrekin praktikan jarritako ekintza plan eta ekimen guztietan laguntza eskainiz.

Era berean, Athletic Clubek jakinarazi nahi du Klubeko bazkiderik ez dagoela otsailaren 22ko istiluetan atxilotutakoen artean, Spartak Moskukoren aurkako partida egunekoak.