Sarrerak Gasteizerako
Deportivo Alaves-ek 387 sarrera bidali dio Athletic Clubari Deportivo Alaves – Athletic Club norgehiagokarako. Partida…
Deportivo Alaves-ek 387 sarrera bidali dio Athletic Clubari Deportivo Alaves – Athletic Club norgehiagokarako.
Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten Bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke maiatzaren 4tik, ostirala, 10:00etatik, astelehenerarte, maiatzak 7, 10:00etara.
Beharrezko balitz, zozketa maiatzaren 7an, astelehenean, 12:00etan egingo litzateke.
Sarreren prezioa 65 eurotakoa da.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira asteartean, maiatzaren 8an, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Sarrerak hartzeko saridun Bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea.

