undefined

Garaipena Liga agurtzeko Lezaman

Garaipena Liga agurtzeko Lezaman

Partida bat besterik ez zaio faltako Joseba Agirreren taldeari Liga amaitutzat emateko, Anoetarena hain zuzen….

Partida bat besterik ez zaio faltako Joseba Agirreren taldeari Liga amaitutzat emateko, Anoetarena hain zuzen. Gaur, Lezamakoa, azkena izan da eta zurigorriek 2-0 irabazi diote Fundacion Albaceteri. Vanesa Gimbert eta Erika Vazquez Athleticen golegileak izan dira. Joseba Agirreren taldea jaun eta jabe izan da berdegunean partida osoan zehar. Lehen aukera Erika Vazquezen jaurtiketa bat izan da, baloia langa gainetik joan da. Lehen gola korner baten ostean heldu da: Nekaneren burukada Albaceteko atezainak aldaratu du eta Vanesa Gimbertek aprobetxatu du baloia sarera bidaltzeko. Atsedenaldiaren ostean, Athletic jaun eta jabe izan da zelaian. Lucia Garciak, ezker albotik , arriskua sortu du eta neurketa bukatzeko hiru minutu falta zirenean, Hitomik falta egin dio area barruan eta epaileak penaltia adierazi du. Jaurtiketa Erikak aprobetxatu du garaipena sendotzeko.