undefined

Kepak deuseztatze klausula ordaindu du

Kepak deuseztatze klausula ordaindu du

Abuztuaren 8an, asteazkenean, 12:02an, Futboleko Liga Profesionalak Athletic Clubi egiaztatu dio Kepa Arrizabalaga jokalariak gure…

Abuztuaren 8an, asteazkenean, 12:02an, Futboleko Liga Profesionalak Athletic Clubi egiaztatu dio Kepa Arrizabalaga jokalariak gure klubarekiko lotzen zuen aldebakarreko kontratu deuseztapena gauzatzeko gaur egungo arautegiak eskatzen dituen betebeharrak bete dituela.

Egiaztapenaren arabera, jokalariak 2004/05 denboralditik Athletic Clubekin lotzen zitzaion harremana alde bateko ekimenez amaitzeko borondatea azaldu du, horretarako haren kontratuan ezarritako diru kopurua ipiniz.

Athletic Clubek Kepa Arrizabalaga jokalariari gurean egon den denboraldi guztietan bere ardura eskertu gura dio.

Zentzu honetan Athletic Clubek lanean segituko du, bere lehen taldeko partaide izatea jokalari guztien xederik handiena izaten segi dadin, arlo pertsonalean zein profesionalean, proiektu eta kirol filosofa berezi baten ordezkariak diren heinean.

Gure etorkizuna iraganean libreki hartutako aukeran datza, harrotasunari loturik dagoena. Ideia honekin ehunka jokalarik bat egin dute, gure lehen taldea aukera eta jomuga bihurtuz, bai beren kirol ibilbidean Athleticen nahita mantendu direnak eta baita ere klubeko partaide izateari utzi diotenak uneko kirol erabakiak direla eta. Azken finean, jokalariak benetako konpromiso pertsonal eta kolektibo baten protagonistak dira eta Athletic osatzen dugunoi bat egitea baino ez zaigu geratzen.