undefined

Emakumezkoen Euskal Herriko Koparen finala aurkeztu da

Emakumezkoen Euskal Herriko Koparen finala aurkeztu da

Athletic Club-Real Sociedad, irailak 1, larunbata, 16:00etan. Gaur goizean emakumezkoen futboleko txapelketaren aurkezpena ospatu da…

Athletic Club-Real Sociedad, irailak 1, larunbata, 16:00etan.

Gaur goizean emakumezkoen futboleko txapelketaren aurkezpena ospatu da Amorebietako Urritxe futbol zelaian. Aurkezpenean, Juan Luis Fuentes, Athletic Club-eko Emakumezkoen futboleko arduraduna eta Ainhoa Tirapu, Athleticeko kapitaina izan dira. Garbiñe Etxeberria, Real Sociedadeko Emakumezkoen Futboleko kirol arduraduna eta Sandra Ramajo Realeko kapitaina, bertan egon dira ere. Beraz, Zuri-gorriek berriro Real Sociedaden aurka jokatuko dute finala. Orain arte, zazpi final jokatu dira eta Athleticek sei garaipen lortu ditu.