undefined

Umeentzako sarrerak, Athletic Club-Real Madrid CF

Umeentzako sarrerak, Athletic Club-Real Madrid CF

Gaurdanik, hau da abuztuaren 28az geroztik eta irailak 4, astearteko 12:00ak arte hain zuzen ere,…

Gaurdanik, hau da abuztuaren 28az geroztik eta irailak 4, astearteko 12:00ak arte hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 20 euroan*, Ligako laugarren iardunaldiaren Athletic Club-Real Madrid CF partidarako. Sarrerak jasotzeko bazkide karneta partida honetarako, Klubaren Egun Erdia, aktibatzea ezinbestekoa da.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, https://www.athletic-club.eus/eu/txartel-salmenta.html loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 150 sarrera eta Beheko Hego Harmailan beste 50, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean. Datorren astearte, irailaren 4an, argitaratuko den zerrendaren Kodeen bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partidaren egun berean. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/eu/umeentzako-sarrerak.html.

*Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 20 euro.