undefined

Athletic Club Fundazioak Jutiapan laguntzen segitzen du

Athletic Club Fundazioak Jutiapan laguntzen segitzen du

Duela lau urte, 2014. urtean hain zuzen ere, emakumezkoen taldeko jokalariek proiektuaren oinarriak jartzeko egin…

Duela lau urte, 2014. urtean hain zuzen ere, emakumezkoen taldeko jokalariek proiektuaren oinarriak jartzeko egin zuten bidaiaren ostean, Athletic Club Fundazioaren zenbait teknikari berriz ere Jutiapasera (Honduras) abiatuko dira jarduera hau finkatzen segitzeko.

Athletic Fundazioa, SERSO Honduras BGKE-rekin elkarlanean, aipatutako BGKE-ri eta eskualde horretako hezkuntza-zentroei euren hezkuntza programak sendotzeko laguntza eskaintzen ari da, kirol praktikaren bitartez. Proiektua urte batetik bestera hazten ari da, eta dagoeneko gaur egun SERSO Hondurasek Jutiapa udalerrian duen San Viator hezkuntza-zentroko 95 neskek eta 71 mutilek mugimendu-abileziaren bilakaera indartzeko gorputz-hezkuntzaren jarduera jasotzen dute.

Proiektua 4 eta 10 urte bitarteko neska-mutilentzat zuzenduta dago, eta kirol hastapeneko programa batekin osatzen da eskualdeko beste ikastetxeetako ikasleentzat. Azken bi urteetan proiektua lau ikastetxeetan bilakatu da -“Pedro Nufio” Jutiapa udalerrian, “Victoria Contreras” Papaloteca herrixkan, “Marco Antonio Ponce” Bombaren herrixkan eta “Visitacion Padilla” Armenia Berriko Garifuna herrixkan-, baina hauei guztiei Entelina eta Tomala herrixketako hezkuntza zentroak gehitu zaizkie 2018. urtean zehar. Guztira laugarrenetik seigarren gradura arteko 400 umek baino gehiagok programan parte hartu dute. Bertan, futbolaz gain, beste kirol modalitate batzuk daude, tartean saskibaloia eta boleibola.

Hondurasera doazen Athletic Club Fundazioaren teknikariek eta proiektua koordinatzeko bertan dagoen arduradunak eskualdeko ikastetxe gehiagotara zabaltzeko aukera aztertuko dute. Halaber, datorren ikasturtean hasiko den hirugarren faseari begira jarritako helburuetako bat zera da: aurten jada hasitako eskola-kirolaren txapelketen antolakuntza-egitura hobetzea, eskola parte-hartzaile berrien sarrera errazteko asmoz.