undefined

Presidentearen prentsaurrekoaren laburpena

Presidentearen prentsaurrekoaren laburpena

Josu Urrutia presidenteak prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean, eta bertan gaurkotasun zuri-gorriaren inguruko hiru gai…

Josu Urrutia presidenteak prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean, eta bertan gaurkotasun zuri-gorriaren inguruko hiru gai garrantzitsu izan ditu hizpide; horrez gain, ohikoa denez, kazetarien esanetara jarri da euren galdera guztiei erantzuteko.

Lehenengo eta behin, presidenteak adierazi duenez, “Alex Remiro jokalariak Athletici haren berritzeko baldintzak zeintzuk diren planteatzeari uko egin dio eta jakinarazi digunez, haren ordezkariaren bitartez, gaur egun Klubarekin berritzeko asmorik ez dauka”. Gai honen inguruan galdetuta, Josu Urrutiak aipatu duenez “dagoeneko mota honetako egoeraren bat aurretik izan dugu eta aurrera jarraituko dugu guztion artean berriro ez errepikatzeko saiakera egingo dugu”.

Prentsaurrekoan aurreratutako bigarren albiste garrantzitsua zera izan da: Ohiko Batzar Nagusia astelehenean, urriak 22, egingo da Euskalduna Jauregian.

Azkenik, hirugarrenez, presidenteak azaldu duenez Klubaren egoera ekonomikoa bikaina da, kanpoko auditoretzaren txostenaren arabera, beste behin ere salbuespenik gabe elkarren segidako zortzigarren urtez. Halaber, Ibaiganeko Bazkideentzako Arreta Bulegoaren iragarki-taulan jada irakurtzeko moduan dauden 2017/2018 ekitaldiaren kontuen eta 2018/2019 denboraldirako aurrekontuen atal garrantzitsu bati buruz hitz egin du Josu Urrutiak: “Zuzendaritza Batzak erabaki du 2017/2018 ekitaldiko onuraren % 100, 76 milioi eurotik gorako ingurukoa, Klubaren etorkizuna indartzeko hornidurara bideratuko dela”. Neurri hau hobeto argitze aldera, Josu Urrutiak Alberto Uribe-Echevarriari hitza eman dio.

Zuzendaritza Batzako kontulariak adierazitakoaren arabera, alde batetik, kontabilitate-arauetan jokalarien salmentek utzitako ez ohiko diru-sarrerak aribideko ekitaldian zenbatu behar diren bitartean, jokalarien fitxaketetan egiten diren berrinbertsioak etorkizuneko ekitaldien gastu modura zenbatzeko beharra dago. Hain zuzen ere, ez ohiko horniduraren ardatza etorkizuneko aurrekontuetan sor daitezkeen efektuak arintzea da; honenbestez, hau guztia “erantzukizun-ariketa” bati zor zaio, zeinek etorkizunean Kluba askatasunez kudeatzea ahalbidetu eta Athleticen interesen onuran egingo duen.