undefined

Athletic Irakurle Kluba. San Joseren liburua, Open.

Athletic Irakurle Kluba. San Joseren liburua, Open.

Mikel San Josek Athletic Irakurle Kluberako liburua aukeratu du. Jasotako iradokizun guztien artean, Andre Agassiren…

Mikel San Josek Athletic Irakurle Kluberako liburua aukeratu du. Jasotako iradokizun guztien artean, Andre Agassiren “Open” liburuarekin gelditzen da. J.R. Moehringer Pulitzer sariarekin batera idatzia, “Open” Agassiren autobiografia da. Tenislari estatubatuarrak, arrakasta asko izan zuen arren, aitaren presioa zela eta, tenisa gorrotatzera iritsi zen. Ildo berean, San Josek, futboleko adiskideekin eta teknikariekin batera, eliteko kirolarien berezitasunen inguruan hitz egingo dute Lezamako futbolarien gurasoekin.

Athletic Irakurle Klubaren edizio berri hori azaroaren 26ko astean zehar gauzatuko da eta publikoak ez diren horrelako ekitaldietan egin ohi den bezala, Lezamako jokalarien tutoreentzako bakarrik egongo da irekia.