Kudeaketari gehiengoaren babesa
Atzo, Bilboko Euskalduna Jauregian, Ohiko Batzar Nagusian, beste urtebetez, Urteko Kontuak, joan den 2017/18 denboraldiko…
Atzo, Bilboko Euskalduna Jauregian, Ohiko Batzar Nagusian, beste urtebetez, Urteko Kontuak, joan den 2017/18 denboraldiko aurrekontuak eta hurrengo ekitaldirako kontuek, 2018/19 denboraldirako hain zuzen, bazkide konpromisarioen gehiengoaren onespena jaso zuten.
Hain zuzen ere, gai-zerrendaren lehenengo bi puntuekin bat zetozen bozketek ondorengo aldeko onarpena izan zuten:
• Zuzendaritza Batzaren urteko kontuak eta kudeaketa
Bai: 484 (%78,70)
Ez: 95 (%15,45)
Zuriz: 10 (%1,63)
Baliogabeak: 10 (%1,63)
• 2018/19 Ekitaldi ekonomikorako aurrekontua
Bai: 481 (%78,21)
Ez: 92 (%14,96)
Zuriz: 13 (%2,11)
Baliogabeak: 10 (%1,63)
“IZAN ETA EGIN”
Ongi etorri agurraren ostean, Josu Urrutia Batzarrari zuzendu zitzaion azken bi legealdietan Zuzendaritza Batzaren ibilbideari errepasoa egiteko. Lehenik eta behin, kirol errendimendua eta ekonomia kudeaketa izan zituen hizpide “auzi hauen garrantzia dela-eta, etorkizuneko zuzendaritza batzak aztertu eta neurtzeko baliagarriak izango direlako”. Esparru bietan, kirol errendimendua zein arlo ekonomikoa ontzat emateko datu objektiboak zenbatu zituen.
Edonola ere, presidenteak emaitzak ezezik, aurretiko gaiak ere kontuan izan zituen: “motibazioak, zergatiak, helburuak”. Hori dela-eta Klubari hitzen eta ekintzen bitartez zentzua ematearen garrantziaz mintzatu zen, jarrera koherenteen bitartez “eta edonork argi ikusi dezala Athletic bide zuzenetik doala eta ekintzek zentzua eta zergatia dutela”. Helburu horretarako ezinbestekoa da “zer eta nor garen argi edukitzea, kontzeptuak osotasunaren oinarria direlako. Hau bagara, hau egiten dugu. Izan eta egin”.
“Izan eta egin” idea nagusi hau oinarri hartuta, Josu Urrutiak azken bi legealdietan hartutako erabaki garrantzitsuenen errepasoa egin zuen. Besteak beste, Klubak klausulak bere osotasunean ordaintzeko hartutako erabakia, Lezamaren alde egindako apustua, Fundazioaren giza joera, Klubaren onura ardatza duen komunikazio politika edota salbuespenik gabe ikuskatutako kontuen aurkezpena.
Azkenik, eta etorkizunera begira, “Athleticen nortasunaren kontra doan gizarte baten parte gara” adierazi zuen presidenteak, eta Klubaren erronka nagusienetako bat “gure esentzia mantentzea eta ezbeharren aurrean zaintzea” dela gaineratu zuen.
Hornidura ekonomikoa
Alberto Uribe-Echevarria kontulariak aurrekontu eta kontuen inguruko xehetasunak eskaini zituen, eta zehaztasun osoz azaldu zuen Zuzendaritza Batzak 2017/18 denboraldiko irabazien %100, 76 milioi euro inguru, Klubaren hornidurara bideratzeko beharra, erakundearen egonkortasuna mantentzeko.
Zuzendaritza Batzaren kontulariak azaldu zuenez kontularitza arauek, alde batetik, jokalarien irteerek sortzen dituzten ezohiko diru sarrerak aribideko urtean zenbatu behar dira, eta bestalde, jokalarien fitxaketetan berriz egindako inbertsioak etorkizuneko ekitaldien gastu modura zenbatzera behartzen dute. Ohiz-kanpoko horniduraren funtsak, azken finean, etorkizuneko aurrekontuetako efektuak gutxitzea du helburu, eta Kluba askatasunez kudeatzeko eta Athleticen alde egiteko aukera emango duen “jarrera arduratsuari” zor zaio.
Uribe-Echevarriak azpimarratu zuen moduan, 2011. urtean Zuzendaritza Batza hau iritsi zenetik, Athletic Cluba ez-ohiko kutxan sortu diren 199 milioietatik 51 baino ez dira ez-ohikoak, klausulen ordainketen ondorioz jasotako 221 milioietatik 170 milioi inbertsio estrategikoetara bideratu bai dira: Lezama, San Mames Barria, jokalari berrien fitxaketak, estalpe berria, etab. Gainontzeko 148 milioiak operatiboa arruntaren bitartez sortu dira.
Azkenik Uribe-Echevarriak baieztatu zuenez, 2018/19 denboraldirako superabita 60,1 milioi eurokoa izango dela eta ondorioz bazkideen kuotak, beste urtebetez, bere horretan utziko dira.

