undefined

Emakumezkoen Athletic Club: Pauso sendoak, etengabeko hazkundea

Emakumezkoen Athletic Club: Pauso sendoak, etengabeko hazkundea

Klubak emakumezko futbolaren alde egindako inbertsioa eztabaidaezina da, printzipio kontua Athletic Club fundatu baino lehen,…

Klubak emakumezko futbolaren alde egindako inbertsioa eztabaidaezina da, printzipio kontua Athletic Club fundatu baino lehen, Glasgow hirian (Eskozia), 1982an, emakumeak futbolean aritzen ziren. XXI mendearen hasieran, 110 urte geroago, Leioa EFTk (Emakume Futbol Taldea) Athletic Clubekin Afiliazio Hitzarmena sinatu zuenean, lehoi eme zuri-gorrien lehen talde hura osatzen zuten emakumeek ez zuten ezta pentsatu ere azken urteotan, kasik hamarkada bat, emakumezkoen futbolak mende oso bateko geldialdia baino gehiago aurrera egingo lukeela. Zalantzarik gabe, zenbait faktore daude hain nabarmena den hobekuntza azaltzeko, gutxienez aurreko mende luzearen immobilismoari dagokionez. Zorionez, aurrerapena sasoietako seinaletzat jo daiteke, eta feminismoaren baiztapenaren barruan islatzen da gizon eta emakumeen eskubide berdintasunaren borrokaren ezinbesteko mugimenduan. Baina gure lurraldeko emakumezkoen futbolari dagokionez, aurrerapena batez ere Athletic Clubek emakumezkoen atal baten alde sendo egitearen ondorioa da. Klubak azken urteotan konpromiso argia erakutsi du funtsezko ideia baten oinarrituta: Athleticen zerizana bere filosofia da, lehiatzeko modu bakarra futbolatik baino harago doana eta ordezkatzen dion lurraldearen benetako isla bihurtzen dena, eta ondorioz, isla horretan gure emakumeak, Geureak, ez lirateke inolaz ere falta izan behar.

LEHEN AROA, 2002-2007

Lehen urteetan, behin Athletic Clubek Leioa EFT-rekin Afiliazio Hitzarmena sinatuta, 2002ko ekainaren 18an, bertako futbolariek zuten kirol indarra agerian jarri zen, zenbait hamarkadetan garrantzi gutxiagoko lehiaketetan pilatutakoa, hala jai herrikoien aitzindariko taldeen parte-hartze sinbolikoak 70. urteetan, nola Leioak egindako igoera FutFem-eko elitera, Superligara, 2001/02 denboraldian, nazio mailako kategorian txapeldun geratu eta gero. Orduan ez zegoen zalantzarik, ezta gaur egun ere, nahiko kirol gaitasun bazeudela, elkarte zein erakundeen aldetik, emakumezkoen futbolari bere indar futbolistikoarekin bat zetorren egiturazko bilakaerari aukera emateko. Athletic Clubek aurrerapauso bat eman zuen, eta aipatutako hitzarmenaren bitartez, beharrezko ekonomiko eta kirol baliabideak erraztu zituen talde berri horrek, Athletic Club Bilboko Futbol Kirol Elkarte Berriaren izen ofizialarekin (Athletic Club Emakume Futbol Taldea izena ez zen onartu), Superligan lehiatu ahal izateko 2002-03 denboraldian. Garai hartan, gorengo kategoria hartan hamabi klub zeuden, eta gu bezala bakarrik RCD Espanyol ari zen gizonezkoen lehen mailan lehiatzen. Zuri-gorriek Euskal Herriko talde bakarra zen. Athleticen estrenaldia Superligan ezin hobea izan zen, alde batetik gure jokalariek zuten talentuaren benetako berrespena, eta bestetik Klubak euren alde egin zuen apustua. Lehoi emeak Liga txapelketaren jabe egin ziren, eta zale zuri-gorriek aurreikuspen guztiak hautsi zituzten Katedralera lehoi emeak Hispalis sevillarraren aurkako partida erabakigarrian babesteko erakutsitako erantzuna ikusita (35.000 lagun inguru, errekorra izan zen). Partida hura 5-0eko garaipenaz amaitu zen. Lehenago, Pueblaren aurka, neskek San Mamesen estreinakoz jokatu zuten garaipen biribil batez 20.000tik gorako zaleen aurrean. Hurrengo bi denboraldiak ere ikusgarriak izan ziren eta Athleticek Ligako bi titulu gehiago eskuratu zituen, hiru elkarren segidan, eta 2005eko apirilaren 26an jende-pilo bat hiriko kaleetan barrena bildu zen talde txapeldunari omentzeko asmoz. Beraz, arrakastatsu bilakatu zen elitean egindako bidearen hasiera, kirol eta gizarte eklosioa, akaso zerbait fikziozkoa, baina ulergarria emakumezkoen futbola bazterrean utzita egon eta gero, hainbat eta hainbat urtetan ikusezinean. Zale zuri-gorria harro zegoen, bai arrakastagatik bai nobedadearengatik, Athletic Club emakumezkoen futbolaren bultzadan aitzindarietako bat zenaren jakitun. Hurrengo urteotan, lehoi emeek laugarren Superliga lortu zuten 2006/07 denboraldian; ez zuten beste titulu bat lortu bederatzi urte pasa arte, 2015/16an. 2006/07 sasoi urrun hartan, dagoeneko hamalau talde ziren lehian eta haien artean gizonezkoen Lehen Mailako beste talde bi, Bartzelona eta Atletico Madril indartsuak nabarmenduz. Kirol exijentzia maila gero eta handiagoa zen eta, logikoa denez, kirol maila handi horrek egituraren aldetik hazkuntza ekarri behar zuen, eta honenbestez beharrezko inbertsio ekonomikoari eusteko gizartearen babesa handiago behar zen, edozein klub profesionalaren hiru zutabeetan desdoitzerik gerta ez zedin: kirol, ekonomiko eta gizarte esparruetan.

AZTERKETA EKONOMIKOA 2002-2007

Lehen garai hartako azterketa ekonomiko batek argi eta garbi erakusten du Klubeko emakumezkoaren futbolaren hastapeneko ia amateur izaera hura. Uria eta Ugartetxe presidente ziren aroan, 2002/03 lehen denboraldian zehar, emakumezkoen futbolan egindako inbertsioa ez zen 90.000 eurora heldu. Hiru denboraldi geroago, 2006/07an, Lamikiz eta Urquijo presidenteak zirela, eta Athletic berriro ere txapeldun, inbertsioa lau aldiz biderkatu zen, 400.000 euroak gaindituz (leku aldaketak, lojamendua, ikasketak, dietak, diru-sariak, etab.). Hala ere, diru-sarrerek ez zuten behar bezalako hazkunderik egiten, emakumezkoen futbolak ez zuen espero zen publizitate-interesik pizten, eta lehen urteotan gogoangarri ziren audientziak eta jendez betetako edukierek gizartean eragindako”boom”, lausotze eta birdoitze fasean sartu zen.

TRANTSIZIO URTEAK, 2007/2011

Garcia Macua instituzioaren presidente zela, Kluba trantsizio urteetan sartu zen FutFem-en baitan, Liga Profesionalaren klubak emakumezkoen sekzioak eta sekzio berri horren hazkundea bultzatzeko egiturak sortzen ari ziren bitartean. Lehiaketarako formatuak aldatu ziren eredu egonkor baten bila. Urte haietan Rayo Vallecano zen nagusi, Levante eta Espanyol atzetik segika zituela, eta Bartzelona zein Atletico Madril gaur egun direnaren itzala baino ez ziren. Zuri-gorriek Superligako hirugarren postua lau denboralditan jarraian lortu zuten, eta Kopako final-laurdenetan kanporatuak izan ziren. 2007/08ko UEFA Women’s Club lehiaketan, Italiako Bardolino taldeak partida erabakigarrian gol bakar bati esker lehenengo fasea gainditzeko ametsa urratu zien zuri-gorriei.

AZTERKETA EKONOMIKOA, 2007/11

Trantsizio garaietan arau den moduan, kontuek ez zuten aldaketa nabarmenik izan aurreko zikloaren azken urtearekin alderatuta (2006/07). Europako lehiaketaren ondorioz 2007/08 denboraldiko gastuak 600.000 eurotik gorakoak izan ziren, gainerako ekitaldien batez besteko inbertsio osoa 450.000 eurotakoa izanik, langileen gastuaren gorakada arinarekin.

PAUSO SENDOAK, ETENGABEKO HAZKUNDEA, 2011/18

Jarduneko Batzak, Zuzendaritzan lau emakumerekin hasi eta Josu Urrutiaren berrautaketaren ostean bi gehiago sartu zirelarik, argi izan du beti. Athletic Clubentzat, kontularitzaz aparte, eta kudeaketa aintzat hartuta, emakumezkoen futbola eginahala eta ardura beteko apustua izan da beti. Hau guzti honen ondorioz urterik urtera, pauso sendoen bitartez, emakumezkoen futbolean egitura profesionalak sortzeko lan goresgarria egin da. Etorkizunean, eliteko talde bat sostengatuko zuen zutabe sendoak ezarri behar ziren, emakumezkoen Lehen Mailan, egun Ibedrola Ligan, gizonezkoen taldearen modura leihatzeko bide paregabeari eusteko. Lezamako instalakuntzak, osasun zerbitzuak zein Klubaren giza baliabideak gaur egun eta etorkizuneko lehoi emeentzat, gizonezkoentzat bezala, goi mailako errendimendu eta teknifikazio zentroa bihurtzeko lanean aritu da Kluba. Azken finean, eta azterketa ekonomikoan ikusiko dugun moduan, profesionaltasun osoaren bidean hartutako norabidean hitzekin ez ezik, egintzarekin ere sendotu dira: Athletic Clubek egindako inbertsioak, Estatuko futbol Liga profesionalean aitzindariak izan dira. Josu Urrutiaren lehen agintaldiaren lehenengo hiru urteetan emakumezkoen taldeak bigarren postuan amaitu zuen beti, eta laugarren urtean brontzezko postua lortu zuen. 2011/12 eta 13/14 denboraldietan Kopako garaikur kuttuna lortzekotan ere izan ziren: Lehenengo saiakeran, Espanyolen aurka luzapenean galdu zuten, eta bigarrenean (Bartzelonaren aurka) penaltiek uxatu zuten garaipenaren ametsa. Edonola ere, garaikurrak atzamar-puntekin ukitzeak taldearen lehiakortasun sena areagotu zuen, eta bigarren presidentetza-zikloan azkenik, bederatzi urteren ostean, emakumezkoen Athletic Clubek berriro Ligako txapelketa irabazi zuen. Bartzelona eta Atletico Madril erraldoiekin lehian lortutako garaipen gogoangarria izan zen hura, batez ere, talde bi hauek, gizonezkoen kasuan bezala, mundu mailako fitxaketekin osatuta zeudelako.

AZTERKETA EKONOMIKOA, 2011/18

Emakumezkoen futbolaren alde egindako apostua hasiera-hasieratik izan da argia eta sendoa. Urtetik urtera inbertsioak handituz joan dira eta hasierako 550.000 euroetatik, azken denboraldiko 1.700.000 euroetara igo da. Aipatutako inbertsioak, egitura eta soldata baldintzak hobetzeaz gain, unibertsitaterako diru-laguntzak, pizgarriak, ostatua eta ikasketa zentroetan izan dute isla. Emakumezkoen lehen taldeko jokalari guztiak dira profesionalak eta lanaldi osoa betetzen dute. Era berean, formakuntza egitura Lezamako harrobian bezala hitzartutako taldeetan indartzen da. 2017/18 denboraldian, haur mailako 16 jokalarik osatutako emakumezkoen hirugarren taldea sortu zen, eta urtebete beranduago, 2018/19 denboraldian, kadete mailako laugarren taldea osatu da.

ONDORIOAK

Athletic Clubek emakumezkoen futbola indartzeko egindako inbertsioa eta apustua garbia, printzipio kontua da. Edonola ere gure taldeak, eta orokorrean emakumezkoen futbola indartze aldera denek egin dezakegu gehiago: Lezamara etortzen diren zaleen kopurua, telebista audientziak, eta ikuskizun handiagoa bihurtzeko bideak guztion bultzada behar du. Profesionaltasun eta berdintasunerako bide horretan bazkide kuota eta publizitatetik jasotako diru-iturriek baino ez dute epe luzera inbertsioa balioztatuko. Esparru honetan, Athletic Clubek argi azaldu nahiko luke, garai batean Arteak egiten zuen moduan, aspalditik Euskaltelek edo Bizkaiko Foru Aldundiaren “Bizkaia Bizkaialde” programaren bitartez Klubari emandako babesa ezinbestekoa izan dela. Josu Urrutiaren Zuzendaritza Batza lanean hasi zenetik, emakumezkoen futbolaren alde egin den lanaren eta apostuaren adibiderik argiena ondorengoa litzateke: lehenengo denboralditik, emakumezkoen egituran egindako inbertsioa % 1.840 handitu da. Emakumezkoen taldea sortu zenetik egin diren inbertsioen % 70 jarduneko Batzari zor zaio, nahiz eta, jardunean dagoen Zuzendaritza (bi agintalditan) emakumezko taldearen ibilbidearen % 43an baino ez den bide-lagun izan.