undefined

Sarrerak Madrilerako

Sarrerak Madrilerako

Atlético de Madrid-ek taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio epea behin amaitu eta gero, inskribatu…

Atlético de Madrid-ek taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio epea behin amaitu eta gero, inskribatu den bazkide kopurua eskaintzen ziren sarrerena baino txikiago izan denez, ez da zozketarik egongo eta apuntatu diren pertsonak guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute. Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean eta onuradun bazkideen txartel originalak aurkeztu.

Zorionekoak izan diren bazkideek eta publikoak, sarrerak San Mameseko txarteldegietan jaso ahal izango dituzte astelehenean, azaroak 5, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.

Sarreren prezioa 40 eurotakoa da.

Sarrerak hartzeko saridun bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta ordaindu ere, Klubak antolatu dezakeen edozein lehiaketarako beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela gogoratzen dugu. Bigarrenez denboraldi berean portaera berdina izan ezkero, edozein lehiaketarako sarrerak izateko gaitasungabetzea 365 egunetakoa izango da.