undefined

El tercer Teresa Herrera para nuestras vitrinas

El tercer Teresa Herrera para nuestras vitrinas

RC Deportivok eta Athletic Clubek 2-2 berdindu dute Riazor futbol zelaian. Cordoba eta Aduriz zuri-gorrien…

RC Deportivok eta Athletic Clubek 2-2 berdindu dute Riazor futbol zelaian. Cordoba eta Aduriz zuri-gorrien golegileak izan dira eta Santosek eta Saul Garciak egin dituzte talde galiziarraren golak. Ostean, Athletic Clubek 1-4 irabazi du penaltietan (Aduriz, Williams, San Jose, Iturraspe) eta hirugarrenez Teresa Herrera Bilbora etorriko da.

Partidaren analisia egiteko orduan, lagunartekoa izan dela ez dugu ahaztu behar, batez ere aldaketek talde bietan sortu dituzten desorekak kontuan hartuta. Lehen zatian gure taldea hobeto kokatu da zelaian, baina Cordobaren gola berdindu du Santosek atsedenaldira baino lehen, aukera nabarmenak izan ditugun arren.

Bigarren zatian hasiera ezin hobea izan da, Adurizen ezkerreko bolearekin sarera, baina minutuak aurrera joan ahala Deportivok bere errendimendua hobeto du, partida penaltietara eramateko ahalmena erakutsiz.

Azkenean, hamaika metroetatik bikain ibili dira gureak eta garaikurra Bilborako bidean dago. Okerrena Ricoren lesioa izan da eta ikusteko dago hurrengo hitzordura heltzen den, Getaferen aurka hilaren 25ean jokatuko dena hain zuzen ere.