undefined

Sarrerak Hueskarako

Sarrerak Hueskarako

SD Huesca-k 346 sarrera eskaini dio Athletic Clubari SD Huesca – Athletic Club norgehiagokarako. Partida…

SD Huesca-k 346 sarrera eskaini dio Athletic Clubari SD Huesca – Athletic Club norgehiagokarako.

Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke azaroaren 19tik, astelehena, 10:00etatik, azaroaren 23ra arte, ostirala, 10:00etara.

Beharrezko balitz, zozketa, azaroaren 23an, ostiralean, 12:00etan egingo litzateke.

Sarreren prezioak honako hauek dira: 190 sarrera 30 eurotakoak eta 156 sarrera 35 eurotakoak da, estaldurarik gabekoak eta estaldurarekin hurrenez-hurren.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira astelehenean, azaroaren 26an, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.

Sarrerak hartzeko saridun bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta ordaindu ere, gaitasunik gabe egongo litzatekela, Klubak antolatu dezakeen edozein lehiaketarako beste zozketaren batean parte hartzeko, gogoratzen dugu. Bigarren aldi batetan berriro portaera berdina izan ezkero, denboraldi berean, edozein lehiaketarako sarrerak izateko gaitasungabetzea 365 egunetarako izango da.