undefined

Letrak eta Futbola: Carretero eta Ballester

Letrak eta Futbola: Carretero eta Ballester

Gaur, azaroaren 20an, asteartea, Letrak eta Futbola 2018 ekimenaren azken ekitaldia izango dugu, 19:00etan, Foru…

Gaur, azaroaren 20an, asteartea, Letrak eta Futbola 2018 ekimenaren azken ekitaldia izango dugu, 19:00etan, Foru Liburutegian. Nacho Carretero eta Enrique Ballester kazetarien arteko topaketa bat izango da, Galder Reguerak gidatua.

Hainbat gai izango dituzte hizpide: kazetaritzak XXI. mendean kirolaren munduan izan duen egitekoa; genero ezberdinak (kronikatik hasi eta zutaberaino); eta kazetari guztiek barnean daramaten kirolzale eta profesionalaren arteko harremana, besteak beste. Carretero zein Ballester harmailetan aritu dira betidanik eta beren zale izaera (Deportivo eta Castellón taldeenak, hurrenez hurren) oso garrantzitsua izan da.

Ekitaldia Liburutegiko Noble Aretoan izango da, Astarloa kaletik sartuta. Sarrera doakoa izango da, lekua bete arte.

NACHO CARRETERO (A Coruña, 1981) omen da bi liburu hauen egilea: ´Fariña´ (Libros del KO) eta ´En el corredor de la muerte´ (Espasa), baina egia esan hiru liburu idatzi ditu. “Nos parece mejor” da ezkutuko lanaren izenburua eta Libros del KOren Hooligans Ilustrados bildumaren parte da. Liburu horretan oihu egiteko indarra ematen dion munduko futbol talde bakarraz hitz egiten du: Deportivo de La Coruña. Bide batez, futbolak kirola izatetik negozioa izatera pasatzeko izandako metamorfosia ere islatzen du. Depor jokatzen ari ez denean, Nacho El País egunkariko berriemaile-lanetan aritzen da eta gai sozialen, humanitarioen eta gatazkekin zerikusia duten gaien berri ematen du.

ENRIQUE BALLESTER Castellonen jaio zen 1983an eta lo gelditu zen Castalia estadiora joan zen lehenengo aldian. Futbola maite du baina aldi berean, gorroto du. Kazetaritza maite du baina aldi berean, gorroto du. Futbolaria izaten saiatu zen, entrenatzailea izaten saiatu zen, eta zale sutsua izan zen kazetari-lanetan hasi aurretik. 2006az geroztik musikari eta kirolari buruz idazten du Levante-EMV egunkarian eta hainbat hedabiderekin kolaboratzen du. Villarreal CF eta CD Castellón taldeez arduratzen da gehienbat. Zazpi denboralditan penetan izan da azken horrekin, hirugarren mailan. Bere esperientziatik abiatuz, gai unibertsalak azaltzen saiatzen da, futbola tresna modura eta gogokoen duen aitzakia modura hartuta. Infrafútbol (Libros del KO, 2014) eta Barraca y Tangana (Libros del KO, 2018) liburuak argitaratu ditu, astelehenero idatzitako zutabeen hautaketa direnak.