undefined

San Mameseko zabaldegian aktibitateak igandean

San Mameseko zabaldegian aktibitateak igandean

Igande honetan, azaroak 25, Athletic Herriz Herri Bilbon izango da, Athletic Club-Getafe CF partida dela…

Igande honetan, azaroak 25, Athletic Herriz Herri Bilbon izango da, Athletic Club-Getafe CF partida dela eta. Txikienei zuzendutako jolas jarduerak izango dira (hiru eta zortzi urte bitartekoentzat), jolasteko gune bat, giza futbolin bat, txiki-gunea, aurpegiak margotzeko gunea, futbol-txapa (iturriak) eta marrazki tailerra, “photocall” bat eta baloi adimendunarekin punteria lantzeko jolasak.

Parte hartzea irekita dago eta doakoa da bertaratzen direnentzat.

Ordutegia 10:00etatik 12:00ak arte izango da.