undefined

Sarrerak Valentziarako

Sarrerak Valentziarako

Levante UD-k 405 sarrera eskaini dio Athletic Clubari Levante UD – Athletic Club norgehiagokarako. Partida…

Levante UD-k 405 sarrera eskaini dio Athletic Clubari Levante UD – Athletic Club norgehiagokarako.

Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke azaroaren 23tik, ostirala, 16:00etatik, azaroaren 26ra arte, astelehena, 10:00etara.

Beharrezko balitz, zozketa , azaroaren 26an, astelehena, 12:00etan egingo litzateke.

Sarreren prezioa 35 eurotakoa da.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira asteazkenean, azaroaren 28an, 10:30etatik 13:30etara eta 19:00etatik aurrera.

Sarrerak hartzeko saridun bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta ordaindu ere, gaitasunik gabe egongo litzatekela, Klubak antolatu dezakeen edozein lehiaketarako beste zozketaren batean parte hartzeko, gogoratzen dugu. Bigarren aldi batetan berriro portaera berdina izan ezkero, denboraldi berean, edozein lehiaketarako sarrerak izateko gaitasungabetzea 365 egunetarako izango da.